"Kreditua" argazkia: Otamotz.eus

“Kreditua” argazkia: Otamotz.eus

Egizuko kideontzat* eskaintza berezia jaso dugu Udaleko Euskara Zerbitzuko eta Kultur Etxeko lagunen partez. Elkarrekin eskatuz gero, sarrerak prezio erdian lortu ahal ditugu, hau da, 5 eurotan bakoitza.

*Egizuko Berbalagun talderen batean bazabiltza, sOrtuak baratzetan aritzen bazara, yoga edo egur-taila ikastaroetan parte hartzen baduzu, Irakurzaleen txokoko kidea bazara, bizikleta, dantza, mendi zein kontsumo-taldeko kidea bazara…

Urriaren 17an, larunbata, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan Tanttaka Taldea izango dugu, arratsaldeko 20:00etan, honako lana hau euskaraz aurkezten: KREDITUA, Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreen eskutik.

Horretaz gain, 5 gonbidapen bikoitz ere banatuko ditugu. Honetarako ere izena eman dezakezu.