erakusketa

Erakusketa bertatik bertara ikustea gomendatzen dizuegu, Kultur Leioan duzue hilaren 18ra arte. Bitartean gure web gunean bertan ikusi, irakurri eta gozatzeko aukera duzue. Eskerrik asko parte hartzaile guztioi, argazkilarioi, lehiaketari forma ematen urtero laguntzen diguzuen guztioi. Zuengatik merezi du-eta!

Erakusketaren datak eta lekuak:

LEIOAN Urriaren 1etik 18ra, Kultur Leioako erakusketa-aretoan.
GETXON Azaroaren 16tik abenduaren 13ra, Villamonteko Kultur Etxean (Algorta).
BERANGON Abenduaren 15etik urtarrilaren 10era, Berangoeta kultur etxean.
Eta Uribe Kostako beste herrietan ere bai (datak zehazte bidean).