Leire Muñozek "Bizilagunak" dinamizatuko du aurten

Leire Muñozek “Bizilagunak” dinamizatuko du aurten

Azaroaren 22an “Bizilagunak” proiektuaren hirugarren edizioa izango da Getxon. Oraingoan, Leire Muñoz izango dugu ekintzaren arduradun, ondo etorri, Leire 😉

Dakizuenez, Bizilagunak Europa osoan egun berean egiten da; bertako eta atzerritar jatorria duten familia eta norbanakoak elkartzen gara bazkaria eta bizipenak konpartitzeko. Aurten iazko esperientzia polita errepikatu nahi dugu.

Azaroaren 22an Bizilagunak bazkariak Getxon!

Gorde eguna agendan eta apunta zaitezte!

644 595 191 / getxobizilagunak@gmail.com / www.facebook.com/getxokobizilagunak

Kike Amonarriz 2015eko Bizilaguna

Kike Amonarriz 2015eko Bizilaguna

Nondik dator ekimena? Urte batzuk dira ekimen hau Europako hainbat hiritan antolatzen dela, eta Euskal Herrian 2011tik hona, Mugak-SOS Arrazakeriari esker. 2013an, Getxoko Etorkinen plataforma, Getxoko Udala eta Egizu ere gehitu ginen.

Zer da? Zertarako da? Helburua da Getxon bizi diren familiak harremanetan jartzea, binaka, bazkari batean, bertokoak eta beste herrialde batzuetatik etorritakoak. Hau da, Getxon bizi den familia batek (bertokoa izan edo etorritakoa) beste familia bat gonbidatuko du bere etxera, eta elkarrekin bazkalduko dute. Bazkari horren aurretik eta bazkarian bertan dinamizatzaile bat egongo da.

Noiz izango da? Bazkari guztiak egun berean izango dira Europa osoan, azaroaren 22an, igandea.

Nork har dezake parte? Getxoko edozein familiak, bertokoa izan, edo beste herrialde batetik etorritakoa izan. Gogoa baduzue jakiteko zuen auzoan eta zuen herrian zer jende, familia, kultura, hizkuntza, gastronomia… dagoen, eta tarte atsegina eta aberasgarria pasa nahi baduzue, ekimen hau interesatuko zaizue.

Prozesu osoan zehar eta bazkarietako batean dinamizatzaile izan nahi baduzue, prestakuntza saio batean emango dizuegu beharrezko informazio guztia.

Zein da Egizuren ekarpena? Egizun uste dugu oso garrantzitsua dela beste familiari azaltzea eta kontatzea zein den gure lotura pertsonala edo familiarra euskararekin, zergatik ikasi genuen, zergatik erabiltzen dugun, zergatik bizi garen edo bizi nahi dugun euskaraz, eta abar.

Informazio gehiago, non?

Interesatuta zaude? Zalantzak argitzeko, informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan: getxobizilagunak@gmail.com, 644 595 191 (Leire).

Parte hartzeko:

Familia bezala. Elkarren artean nolabaiteko ahaidetasuna duten bi pertsona edo gehiagok osatzen dutena da guretzat familia. Parte hartu nahi lezaketen norbanakoek, etorkinek bereziki, ahaide/ezagunen bat aise aurki dezaketela deritzogu.

Dinamizatzaile bezala. Pertsona honek aldez aurretik ezagutuko ditu bere ardurapean elkarrekin bazkalduko duten bi sendiak, eta hauekin harremanetan ipiniko da. Haien artekaria izango da. Bazkal igandean, gonbidatuak gonbidatzaileen etxera eramango ditu, aurkezpenak egingo ditu, giroa goxatuko du… eta denekin bazkalduko du. Beraz, izena ematen duen familia bakoitzarekin harremanetan ipiniko da dinamizatzaileren bat, oinarrizko argibideak jasotzeko: lanbidea eta bizimoduak, zaletasunak, alergiak eta osasun arazoak, e.a.; eta, funtsezkoena, gonbidatzaile ala gonbidatu izan nahi duten jakiteko.

Non bazkaltzen da? Bina familia horietako baten etxean egingo da bazkaria.

Bazkari egunean. Familia gonbidatzaileak egingo du bazkaria, ahal bada bere jatorrizko herrialdean tipikoa den jakiren bat. Bitartean, dinamizatzailea gonbidatuekin etorriko da, aurkezpenak egingo ditu eta elkarraldia abiaraziko du.