Errigora 2015eko saskia

Errigora 2015eko saskia

Ezaguna egingo zaizue dagoeneko ErriGora ekimena eta bere saskia, udazkenean eskatu eta banatzen dena. Nafarroako hegoaldeko produktoreen lana hartu eta eskualde horretako euskalgintzari emateko modua eskaintzen diguna. Hona hemen Errigoraren ibilbidea:

Hartu Nafarroa hegoaldeko propio diren produktuekin osatutako saskia 50€ren truke.

Bertako 15 ekoizleren primerako produktuekin bete dugu aurtengo otzara. Barietate eta kalitatea denon eskura!

Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratiko da jasotakoaren €25:

– Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenerako.
– Erriberako AEKra.
– D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara.

ErriGora zifratan

Azken hiru urteetako ibilbidearen datuak:
300.000 € Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara
1,5 miloi eurotik gorako fluxu ekonomikoa euskal lurraldeen artean.
15.000 bat etxetan egin dute bat Errigorarekin.
370.000 kontserba ontzi banatu ditugu.
88.000 litro olio banatu ditugu.

Otzarak 50€ren truke hauxe dakar:

Produktuak eta ekoizleak: Ardo beltz botila (Azpea, Lezaun edo Mendiko), litro erdiko oliba olio birjina estra botila (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite), melokotoia almibarrean (Almanaque), orburuak (Ebron edo Maria Jesus), potxak (La Churta edo Maria Jesus), kardua (Maria Jesus edo Pedro Luis), mahats zukua (Ekolo), almendrak (Ntra. Sra. del Rosario), pikillo piper ontzi txikia (Iturri), pikillo piper ontzi handia (El Escolar edo Meleta), zainzuriak (Iturri), melokotoi marmelada (Pedro Luis) eta pikillo piper untapana (Almanaque).

Urriaren 21etik azaroaren 8ra bitartean egin behar da eskaera, Getxon bide hauek ditugu:

– www.errigora.eus
– Ardaska Elikadura arduratsua
denda ekologikoa (Algortako etorbidea 90, 94 612 06 18, Algorta)
– Getxoko Udal euskaltegia (Lope de Vega 12, 94 464 62 99, Romo)
– Lauaxeta aek euskaltegia (Iparbide 6, 94 430 47 34, Algorta)
– San Nikolas Ikastola (Areneazpi 15, 94 430 54 78, Algorta)

Errigora kanpaina-aurkezpena

Errigoraren kanpaina-aurkezpena Iruñean izan da aurten

errigora_kartela