bizilagunak getxon

“Bizilagunak” egitasmoan bazkari bereziak antolatuko ditugu azaroaren 22an, domekan; familia zein lagunarte giroan beste familia bat ezagutzeko aukera izango dugu, gurea konpartitu eta eurena ezagutu, zubiak egitea eta ondo pasatzea da gure helburua. Euskaraz bizi garenon kasuan gure komunitatearen enbaxadore izan nahi dugu.

Informazioa:

644 595 191(Leire) / getxobizilagunak@gmail.com / getxokobizilagunak.wordpress.com
facebook /getxokobizilagunak
twitter /BizilagunakGetx

Nahiago duzun moduan parte har dezakezu: gonbidatzen duen familia, gonbidatua den familia ala dinamizatzaile izanda. Izena emateko orrialdeak ondoko hauek dira:

Familientzat

Dinamizatzaileentzat

Gorde data agendan eta izena eman ezazu!