Urteak ospatzera goaz!

Urteak ospatzera goaz!

Albek, Bizarra Lepoanek, Azebarrik, Egizuk eta Hirukak badugu zer ospatu, hain zuzen ere, urteurrenak eta sortu berri diren elkarte eta komunikazio proiektuak: Albek 35 urte betetzen ditu, Bizarra Lepoanek 20 urte, Egizuk 15 urte, Hiruka eta Azebarri sortu berri dira eta ibilbide oparoa dute egiteko.

Hori guztiagatik, eta gehiagogatik ere, egun osoko egitaraua antolatu dugu Azaroaren 28rako. Herritar guztiekin jai giroan ospatu nahi dugu gaur egunera arte heldu izana eta datorkigunari ere irrifarrez ekiteko asmoa dugu. Goizeko 11:00etatik aurrera ekitaldiz beteriko eguna datorkigu haur, gazte zein helduentzat.

Bi ohar, besterik ez:

  1. Familientzako Ginkanan eta Argazkigintza tailerrean aurretiaz izena ematea eskertuko genuke, ekintza bera hobeto egokitzeko. Izen ematea info@bizarralepoan.org helbidera idatziz edo 94.491.03.87 telefonora deituz egin dezakezue
  2. Bazkarirako tiketak erosteko azken eguna azaroaren 25a izango da. Barazki – jale edo alergikoentzako menua ere badago. Horretatako, deitu 94.4910.3.87 telefonora edo idatzi info@bizarralepoan.org helbidera

Egun polita igaro nahi dugu eta giro ederra sortu.

OPA DIZUEGUNA OSPATUZ!

Bazkariko menua

Bazkariko menua

11:00etan Ipuin-kontalaria (Villamonte Kultur Etxean)

11:00etan Argazkigitza-Tailerra (J.B. Zabala eskolako liburutegi txikian) · Izena emateko: info@bizarralepoan.org

11:30ean Berba-kafea; Euskalgintzari kritika: zer dugu ospatzeko, zer dugu hobetzeko (J.B. Zabala eskolako aterpean)

12:00etan Familientzako ginkana (J.B. Zabala eskolatik hasita) · Izena emateko: info@bizarralepoan.org

13:00etan Bertso-poteoa (J.B. Zabala eskolatik hasita)

15:00etan Herri-Bazkaria (J.B. Zabala eskolan)

18:00etan Elektrotxaranga (J.B. Zabala eskolatik hasita)

eta askoz gehiago!!!