Ikasturte berriari primerako hasiera emateko asmoarekin, Getxoko Berbalagunon aurkezpen-jaia ospatu genuen joan den ostegunean, azaroaren 12an. Bidebitarte txokora hurbildu ginen 40 lagun inguru, Berbalagun berriei ongi etorririk beroena eman nahian, eta, bide batez, gure chef paregabeek prestatutako menuaz gozatzera.

22581221869_1d30d44130_z

22555295407_a09f5f8da9_z

Mahai baten bueltan, EGIZUkoentzat interesgarriak diren proiektu batzuk ezagutzeko aukera izan genuen: Mintzanet.net, sOrtuak, Mintzakuadrillak eta Bizilagunak, hain zuzen. Abagunea baliaturik, omenaldi xumea ere egin nahi izan genien Bertxo Lopez de Gereñuri eta Josu Esnaolari, berbalaguna proiektuaren sorreran eta sendotzean egindako lanagatik.

22984577101_358753a113_z                22352421723_b683695d60_z

Horrez gain, aukera ederra izan genuen kantuan aritzeko, Josu Landetari esker. Primerako taldea izan genuen antolakuntzan; eskerrik asko, Sabin Aio, Iñigo Bilbao eta Joserra Onaindia, mundialak zarete eta!

22785646000_5c53f287cc_z                 22973627055_2dd5dec1c5_z

Hemen dituzue egun horretako argazki guztien albuma:  https://www.flickr.com/photos/egizu/22973742755/in/album-72157661143137425/