Buru belarri afaria prestatzen

Buru belarri afaria prestatzen

Sukaldaritza-tailerrak antolatzen hasi ginen Berbalagunok Getxoko Etorkinen Plataformako kideekin batera, Euskal Herriko eta munduko jakien bidez jendea elkartzeko; ohiturak eta solasaldiak konpartitu gura ditugu, elkar ezagutu mahaiaren bueltan. Pausu txikiak ematea eta esperientzia aberasgarriak bizitzea, horixe da gure helburua, aurreiritzien kontra onena elkar ezagutzea delako.

Lehen tailerra iaz izan zen, 2014ko azaroaren 27an Algortako Bidebitarte txokoan, hemen duzue kronika, eta hemen argazkiak, hurrengo tailerra azaroaren 26an izango da, Euskal Herriko eta Argentinako jakiak izango ditugu, afaria prestatzen lagundu nahi badiguzue, edo zuzenan afaltzera eorri nahi baduzue, ondo etorriak izango zarete. Deitu (644 277 155 Rozio) edo idatzi (egizugetxo@gmail.com) eta berba egingo dugu.

Azaroaren 26an, osteguna, 18:30ean sukaldatzeko taldeak martxan, afaria 20:30ean izango da.

Mahaiaren bueltan, Bidebitarten, afaria hasteko prest

Mahaiaren bueltan, Bidebitarten, afaria hasteko prest