23096422191_4f862c019c_z

Azaroaren 21a, larunbata, urteko azken mendi-irteera egingo dugu Eretzara. Oraingoan ez gara hurrunera joango eta Bizkaian bertan geratuko gara. Mendi honek 887m ditu eta zailtasun aldetik ertain-erraza dela esan daiteke, beraz, maila handirik ez duzue behar animatzeko.

Irteera, aurrekoetan bezala, goizez izango da eta bazkalordurako bueltan egongo gara. Faduratik irtengo gara goizeko 9:00etan kotxeetan.

Zekulako plana daukazue astebururako! Anima zaitezte eta etorri gurekin!

Izena emateko, egizugetxo@gmail.com emailera mezu bat bidali eta kotxea eramaterik daukazuen zehaztu.