“Lorea Gernika, andrazko bat” nobela argitaratu berria dela eta, izan genuen atzo Koldo Izairre gonbidatua -haren egilea- Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan, azaroaren hitzorduan hain zuzen ere.
Txatalez osatutako eleberri honetan, 50 sekuentziatik gora elkartu ditu egileak, protagonista Euskal Herriko leku askotatik ibilaraziz. Horrela, piezaz pieza, protagonistaren biografia modukoa osatzen du nobelak; interes handia sortu omen zuen gure irakurzaleengan fikziozko emakumezko horrek, hainbeste galdera entzunda Villamonte Kultur Etxean.
Azken lanaren nondik norako nagusiak azaldu zizkigun Izagirrek atzoko tertulia literarioan: hiztegietan agertzen ez diren euskal hitzak -oso baliatutako baliabidea nobelan-, tituluaren zergatiak eta haren geroko planak izan ziren, besteak beste, atzo plazaratutako gaiak.
Eskerrik asko, Koldo!! Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!
Argazkiei begirada bat eman nahi baldin badiezue, klikatu hemen:
https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157661027382949
Gorde dezagun agendan datorren hilabeteko UKITXen hitzordua:
Abenduaren 17an -ostegunean, 19:30ean- Villamonte Kultur Etxean, Kepa Altonaga izango dugu gurean, “Back to Leizarraga” haren azken lana abiapuntu izanik, euskarazko prosaren argi-itzaleen gainean aritzeko asmoz.
Leave A Comment