23260908991_dec6a6c925_k

Iaz lehendabizi gauzatu genuen legez, Euskal Herriko gastronomia-tailerra antolatu genuen joan den ostegunerako, Getxoko etorkinen Plataformako lagunekin batera. Azaroaren 26a izan zen eguna, hogeita hamar pertsona inguru elkartuz Bidebitarte txokoan: Italia, Filipinak, Argentina, Guatemala, Nikaragua eta Peru izan ziren, besteak beste, gure gonbidatuen aberriak.

Geure buruaren aurkezpena egin ondoren, hiru talde osatu genituen, hiru plater prestatzeko asmoarekin. Euskal Herriko eta Argentinako jakiak izango genituen sukaldaritza-tailerraren menuan: perretxikoak, kuia-purea eta okela-pastela. Hizkuntzari erreparatuz, aparteko arazorik ez: bai gaztelaniaz, baita euskaraz ere hitz egiten baikenuen, askotan nahasketa batean ibiliz 😉

22975721859_ee89551e13_k

Euskal Herriko eta munduko jakien bitartez jendea elkartzeko helburua dugu, ohiturak eta solasaldiak konpartituz, elkar ezagutzeko mahaiaren bueltan. Pausu txikiak ematea eta esperientzia aberasgarriak bizitzea, horixe da gure helburua, aurreiritzien kontra onena elkar ezagutzea delako.

Beti bezala, eskerrik asko gure chef paragabeei, Iñigoari bere bertxo ederragatik eta parte hartu zenuten guztioi, arratsalde-gau ederra pasa genuen eta! Ea hurrengo tailerra munduko gastronomiarena egiten dugun!

Behean argazki albumerako linka duzue:

Sukaldaritza-tailerra 15

Iñigo Bilbaok bertso-papera prestatu zuen afalostean kanatzeko, hemen letra eta bideoa:

iñigoren_bertsoa