Albertoren etxean Claudia eta lagunak

Albertoren etxekoak eta Claudia eta lagunak

Bizilagunak ekimena bizi genuen azaroaren 22an Getxoko 26 etxetan. 52 familia eta 26 dinamizatzaile elkartu ginen mahaiaren inguruan, elkar ezagutu eta gure errealitateei buruz berba egiteko. Aurten 3. aldia izan da Getxoko Udalarekin eta Getxoko Etorkinen Plataformarekin batera antolatu dugula egitasmoa.

Zuriñe, Bettina Irune eta familiak

Zuriñe, Bettina Irune eta familiak

220 lagun baino gehiago izan gara, bertokoak eta ondoko herrietakoak: Bolivia, Nikaragua, Txile, Italia, Filipinak, Argentina, Peru, Frantzia, El Salvador, Ekuador, Paraguai, Brasil, Kolonbia, Venezuela, Estatu Batuak, Ingalaterra, Uruguai, Errusia eta Mendebaldeko Sahara.

Maitane, Nahikari, Richelyn eta familiak

Maitane, Nahikari, Richelyn eta familiak

Datorren larunbatean, abenduak 5, parte hartu dugun Euskal Herriko familiei eta dinamizatzaileei aitorpen-ekitaldia eskainiko digute Donostiako Victoria Eugenia antzokian Gipuzkoa Solidarioa jaialdian. Doako autobusa antolatzen ari gara horretarako. Etorri nahi baduzue, deitu (644 595 191 Leire) edo idatzi (getxobizilagunak@gmail.com).

GIPUZKOA SOLIDARIOA
Abenduak 5, larunbata

14:45 – Areetako Xake enparantzatik irteera
15:00 – Algortako metro ondoko markesinatik irteera
16:30 – Victoria Eugenia antzokiko sarreran dinamizatzaileentzako argazkia eta karpeten banaketa
17:00 – Galaren hasiera
19:00 – Donostia bisitatzeko tartea
20:00 – busa hartu Getxora etortzeko

Eduardo, Inmaculada eta Yuriren familiak

Eduardo, Inmaculada eta Yuriren familiak

Hemen dituzue 2015eko familiek bidalitako argazkiak: https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157661715546011

Eta hemen Estherren familiko kide batek Beatrizen familikoentzat prestatu zuen bertsoa duzue:

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, ederra izan da, larunbatean aukera dugu berriro elkartzeko, animatu!