23074917339_ff639dc894_z

Abenduaren 3an, ostegunean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da Euskal Herrian eta urtero legez, Bizarra Lepoan eta Egizuko lagunok
EUSKARAK 365 EGUN
behar dituela aldarrikatuko dugu. Euskara erabili eta erabizi behar dugu egunero!
Iaz bideo bat osatu genuen eta kalegira bat egin genuen Algortatik.

Aurten, egun osoko egitaraua antolatuta dago eta guk ere parte hartuko dugu ekitalditxo bat eginez. San Nikolas plazan Euskarak 365 egun ploter bat jarriko dugu lurrean eta kandela txikiez bete nahi dugu irudia. Kandela txiki askok sua pizten dutelako eta hori izango delako euskararen aldeko sugarra. Eguneko egitaraua hauxe izango da:

– 10etan Pipers tabernan Triki kantu gosaria
– 12:30ean Aixerrota institutuko ikasleen Flashmobaren 1.go pasea San Nikolas plazan (Flasmobaren koreografia ikusteko hemen)
– 17etan Azebarri kultur elkartean Triki kantu askaria
– 19etan Aixerrota institutuko ikasleen Flashmoba San Nikolas plazan
– Ondoren Euskarak 365 Egun ekitalditxoa (19:30ak aldera)
– Ondoren Gazteen ekimena
– Bukatzeko txokolatea eta fanfarrea

Horregatik, zugana jotzen dugu: abenduaren 3an, ostegunean, San Nikolas plazan agertzeko arratsaldeko 19:00etan gurekin batera flashmobean parte hartzeko eta gurekin batera kandelak pizteko. Eskertuko genizuke zure asistentzia konfirmatzea.

Euskarak merezi duelako
Euskaldun eta euskaltzaleok merezi dugulako
EUSKARAK 365 EGUN!