Eman izena egur-taila tailerrean

Eman izena egur-taila tailerrean

Auten lagun talde bat bildu gara egurra lantzeko, urrian elkartzen hasi ginen eta urtarrilean bukatu behar zen tailerra luzatzea erabaki dugu! Hilean behin irakasle batek gidatuko du tailerra baina gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean.

Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu.

Otsailaren 11ra arte izena eman dezakezu.

NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea
NOIZ: otsailaren 15etik maiatzaren 30era, astelehenero, 18:00-20:00 (* hilean behin 17:30-20:30, beheko egutegian datak zehaztuta daude)
PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€
Izena emateko: egizugetxo@gmail.com
**Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.

Egur-taila egutegia

Egur-taila egutegia