Bizikleta-taldeko eta Ibiltariko kideak Urduñako irteeran

Bizikleta-taldeko eta Ibiltariko kideak Urduñako irteeran

Badator hurrengo bizikleta-irteera, Itsaslurreko bide berdea zeharkatuko dugu, gorde goiza agendetan eta prestatu bizikleta eta arropa egokia, goiza pasa ederra egitera baikoaz! Bizikleta-taldeko kideen posta zerrendan parte hartu gura baduzu, hemen izena heman dezakezu. Eta whatsapp bidez ere kontaktuan egon nahi izanez gero, esan (644 277 155), eta gonbidatuko zaitugu taldera. Euskara eta bizikleta zaletasunak lotzen ditugu talde honetan.

Ibilbide ia osoa bidegorrietatik egingo dugu, Euskal Herriko mendebaldeko kosta zapaltzera joango gara. Han Itsaslurreko bide berdea ezagutuko dugu. Algortatik Areetara, Portugaletera pasa eta Muskizera bidegorriz, hondartza zeharkatu edo inguratu errepidez eta bidegorriz. Pobeñan eskaileretatik gora joan gaitezke, bizikleta arrastaka ladatsa batean zehar, edo errepidea hartu eta Kobaroneko mendatea igo. Bietatik paseora helduko gara eta itsaslabarrak ikusi.

Itsaslur pasaealekua: http://www.visitenkarterri.com/eu/ikusi/ondare-naturala/itsaslur-pasealekua.html

Muskizetik Renfe daukagu trena Bilborantz itzultzeko. Meatzaldean ere tren hau hartzeko aukera dago. Bestela, itzulera beste bidegorri batetik egin ahal dugu, Borja auzokoa, burdinbideko bide berdearekin lotzen dena, edo, Zierbanatik, portuko errepidetik. Aukera anitz!

Heldu aurreko egunetan, eguraldiaren arabera itxiko ditugu irteeraren xehetasunak.

Eguna, ordua eta lekua: Otsailak 13, larunbata.
Fadurako Parkinean: 9:00
Bizkaia Zubia Portun: 9:25
Portuko Bidegorrian: 9:45
Kilometro-kopurua: 60km
Trena (renfe) bidean: Barakaldo-Muskiz linea
Ibilbidea: http://mugibili.euskadi.eus/mugibili/view.do?id=46502
Zailtasuna: erraza baina luzea. Trena bidean dago Muskizera arte. Barakaldo-Muskiz linea.
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963