Seigarren urtez jarraian antolatu dugu “Olgetan euskaraz” ekimena. Urtarriletik apirilera 56 familia / 143 parte-hartzaile (77 ume + 66 heldu) astero-astero elkartu dira 7 taldetan banatuta, gurasoak eta ume txikiak elkarrekin, euskaraz jolastu, kantatu, dantzatu eta ederto pasatzeko. Eider Sagasti eta Olatz Laka dinamizatzaileei esker bai familia euskaldunek eta bai euskaraz ez dakitenek euskarazko baliabideak landu eta euren hizkuntza-ohituretan eragin ahal izan dugu. Eskerrik asko San Nikolas ikastolari, Zabala ikastetxeari, Romo ikastetxeari eta Gobela ikastolari. Datorren urtean gehiago eta hobeto.
Olgetan euskaraz 2016, aurten ere ederto!
rozio2016-03-28T20:41:39+02:002016-03-28|egizu, gurasolaguna, gurasolagunak, kultur jarduerak, kultura, olgetan euskaraz, sendi, sendi proiektua|0 Comments
Leave A Comment