Eski-ikastaroa 2016

Eski-ikastaroa 2016

Martxoaren 4tik 6ra eski-asteburua antolatu genuen Somporten eta Jakan, euskaraz bizitzeko asteburu osoa, familientzat, helduentzat, gazteentzat. Kirolean eta aisialdian euskaraz primeran pasatzeko aukera izan genuen joan ginen ehundik gora lagunek. 17 urte daramatzagu, hasiera batean Bizarra Lepoanek eta gero Egizuk hartu zuen lekukoa, irteera hau antolatzen, klasiko bihurtu dena Getxoko euskaltzaleen artean. Hemen dituzue aurten egindako hainbat argazki: https://www.flickr.com/photos/egizu/albums/72157665360552802

Familia-argazkia Canfrancen

Familia-argazkia Canfrancen

Eskerrik asko parte-hartzaile, eski-begirale eta honetan lagundu diguzuen guztioi, ederra izan da!