IGO: Apirilaren 4tik maiatzaren 31ra

IGO: Apirilaren 4tik maiatzaren 31ra

Astelehenean, bigarrenez, Irakurri, gozatu eta oparitu! egitasmoa martxan jarriko dugu Getxon.

  • Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak
  • Esperientziaren “bidaiaz gozatzeko” gonbidapena egin dute antolatzaileek aurten
  • Egizu elkartea, Getxoko Udalak eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira.
  • Apirilaren 4an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 11ra arte.
  • Euskal Herri osoko 50 herritan gauzatuko da egitasmoaren hamargarren edizioa, Getxon bigarrenez antolatuko dugu.
  • Parte hartzailek txeke horrekin %35 merkeago erosiko du norbaiti ( edo bere buruari) oparituko dion euskarazko beste liburu bat.

Parte hartzea oso erraza da:

  • Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
  • Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
  • Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein libururen prezioaren %35 ordaintzeko aukera  emango digu.

Apirila eta maiatza bukaeran, 30 €ko erosketa-txeke bana zozketatuko da, hile horretako parte hartzaileen artean.

Getxoko parte hartzaileek BOLIBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendetan erabili ahalko dituzte txekeak.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimenak hainbat berrikuntza izango du aurten, inportanteena, Patxi Zubizarreta idazleari eskaturiko 50 liburu gomendatuen zerrenda izango da, 5 adin tartetan aurkeztuko dena.

Gomendatutako liburuak

Gomendatutako liburuak