25270334319_d157de5d35_k

Urtero bezala, maiatzaren 5ean Euskararen Berbodromoa burutuko dugu eta aurtengoa 5. edizioa izango da. Aurten, Areeta eta Romoko auzoetan burutuko dugu. 3 saio egongo dira, 2 goizez eta bakarra arratsaldez eta gure helburua 400 pertsona elkartzea izango da!

Goizeko saioak 9:00etan eta 11:00etan izango dira, Areetako eskolen aurreko plazan eta arratsaldeko saioa 19:00etan izango da Romoko poteo gunean (Gure Etxea Taberna inguruan).

Aurten erronka polita daukagu, herriko plazan 400 pertsona euskaraz mintzatzen jartzea. Horretarako zuen parte hartzea ezinbestekoa izango da. Animatu zaitezte eta familiakoekin, kuadrillakoekin, elkartekoekin, euskaltegikoekin, ikastolakoekin,… etorri!

Euskararen egunean, 1.000 pertsona inguru batu ginen EUSKARAK 365 EGUN behar dituela aldarrikatzeko. Aurrekoan bezala, maiatzaren 5ean euskararen inguruan jendetza bildu nahiko genuke, eta berriro ere, ozen adierazi euskarak 365 egun behar dituela.

Berbodromoaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko eta hemen gure emaila: egizugetxo@gmail.com eta telefono zenbakia: 619 935 541. Izena emateko, honen azpian formularioa bete dezakezue!

Hemen aurreko urteko berbodromoan udalaren laguntzaz grabatutako bideoa: