ºParkean Olgetan: Parketik mundura salto egingo dugu

Parkean Olgetan: Parketik mundura salto egingo dugu

Gurasoak eta umeak batera gozatzeko saioak dira “Parkean Olgetan”ekoak, urtero antolatzen ditugu Getxoko 3 parketan maiatzean zehar. Hiru arrastitan euskaraz ondo pasatzeko jolasak antolatuko ditugu guraso eta umeentzat, Getxoko ikastetxeen, guraso-elkarteen eta Kukupraka Ludotekaren laguntzarekin. Gure helburua da euskara parkeetara ere eramatea, jolasen bidez eta gurasoak ere inplikatuz.Saioak doakoak dira eta ez da izena eman behar. Hainbat jolas izango ditugu, egokiak 3 urtetik aurrerako umeentzat.

Datorren ostiralean, hilak 13, San Isidrotako jai-egitarauaren barruan 17:30ean lotuko gara Malakate parkean. Areetan izango da gure bigarren hitzordua, maiatzaren 20an, Eskoletako plazan. Eta hirugarrenez Algortan egongo gara maiatzak 27an, Aldapako parkean.

Aurtengo saioari “Parketik mundura” izena ipini diogu, munduko jolasen bidez bidaiatuko dugulako, bazatoz?

Norentzat: 3 urtetik gorakoentzat, gurasoekin batera
Informazio gehigarria: jolas, kanta eta azalpen guztiak euskaraz izango dira baina edozein guraso joan daiteke