Maiatzaren 5a egun berezia izan zen euskararen alde lan egiten dugun guztiontzat. Data, gabonak baino lehen finkatuta zegoen eta irrikitan, eguneko dinamika eta ekitaldia hilabeteetan zehar prestatzen ibili ginen. Gure lana egin ostean zuek parte-hartzaileok zuen lana era finean egin zenuten eta egunean bertan Areeta eta Erromoko kaleak bete zenituzten.
Euskararen berbodromoan era aktiboan parte hartzen 241 pertsona bildu ginen eta arratsaldeko saioa bukatu zenean Getxo osoko kantu kantari 4 talde (Txapelak Bat, Itxasargia kantuz, Itzubaltzeta Kantuz eta Itxartuko kantu kantari taldea) gurekin elkartu ziren egunari, jai giroan, amaiera emateko. Hauekin batera 300 parte-hartzaileetara heldu ginen eta Erromoko poteo gunea jendez bete genuen giro zoragarrian.
Beraz, abenduaren 3an eta maiatzaren 5an argi geratu zen moduan, urteko egun guztiak dira euskararen eguna eta hori horrela izateko lan egin beharko dugu!
Mila esker berriro ere, egunero Euskal Herria euskalduna egiten duzuen guztioi!!!
Gora zuek!!!
Leave A Comment