Zubiletako Guraso-elkartearekin batera Parkean olgetan

Zubiletako Guraso-elkartearekin batera Parkean olgetan

Maiatzaren 27an izango dugu aurtengo “Parkean olgetan”eko azken saioa. Oraingoan Zubileta ikastetxeko Guraso Elkartearekin elkarlanean antolatzen ari gara ekimena. Aldapa kaleko parkean jolasak prestatuko ditugu guraso eta umeentzat, gure helburua da euskara parkeetara ere eramatea, jolasen bidez eta gurasoak inplikatuz.
17:30 / Doan / Ez da izena eman behar
Algortan / Maiatzak 27 / Aldapa parkean
Norentzat:
3 urtetik gorakoentzat, gurasoekin batera
Informazio gehigarria: jolas, kanta eta azalpen guztiak euskaraz izango dira baina edozein guraso joan daiteke

Gurasoak eta umeak batera gozatzeko saioak dira “Parkean Olgetan”ekoak, urtero antolatzen ditugu Getxoko 3 parketan maiatzean zehar. Hiru arrastitan euskaraz ondo pasatzeko jolasak proposatzen zaizkie guraso eta umeei, Getxoko ikastetxeen, guraso-elkarteen eta Kukupraka Ludotekaren laguntzarekin. Gure helburua da euskara parkeetara ere eramatea, jolasen bidez eta gurasoak inplikatuz. Saioak doakoak dira eta ez da izena eman behar. Hainbat jolas izango ditugu, egokiak 3 urtetik aurrerako umeentzat.

Aurtengo saioari “Parketik mundura” izena ipini diogu, 5 kontinenteetako jolasen bidez bidaiatuko dugulako, bazatoz?

ºParkean Olgetan: Parketik mundura salto egingo dugu

Parkean Olgetan: Parketik mundura salto egingo dugu