Enkarterrira bizikleta-irteera

Enkarterrira bizikleta-irteera

Ekaineko bizikleta-irteera hilaren 11n izango da, mugaz bestaldera joango gara eta Euskal Herritik aterako gara, bere garaian Bizkaiko eremuetan izan ziren lurraldeetara, Castro aldera, Talledo herrixkaraino. Ezaguna zaigun Arenako bidegorriari helduta, Kobaroneko Itsaslur paseolekutik Castrora sartuko gara, eta Done Jakue bidetik Otañesera joango gara.

Areetatik, 30km inguru eginda, itzultzeko beste horrenbeste egin beharko da, kostaldeko bidetik edo bidegorritik, baina nekea nabaritzen dutenentzat Renfea dago Ezkerraldera hurbiltzeko.. Prestatu bizikleta eta arropa egokia, goiz pasa ederra egitera baikoaz! Bizikleta-taldeko kideen posta-zerrendan parte hartu gura baduzu, hemen izena heman dezakezu. Eta whatsapp bidez ere kontaktuan egon nahi izanez gero, esan (644 277 155), eta gonbidatuko zaitugu taldera. Euskara eta bizikleta zaletasunak lotzen ditugu talde honetan.

Heldu aurreko egunetan, eguraldiaren arabera itxiko ditugu irteeraren xehetasunak.

Eguna, ordua eta lekua: Ekainak 11, larunbata.
Fadurako Parkinean: 9:00
Bizkaia Zubia Portun: 9:30
Portuko Bidegorrian: 9:50
Kilometro-kopurua: 61km joan-etorria. Trena (renfe) bidean: Muskiz-Barakaldo linea.
Ibilbidea: http://mugibili.euskadi.eus/mugibili/view.do?id=49503
Zailtasuna: Ertaina. Done jakue bideko mendate txikia Ontonen. Trena bidean dago Muskizera arte. Barakaldo-Muskiz linea.
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963