Egur-taila tailerra

Egur-taila tailerra

Aurten ere lagun talde bat bilduko gara egurra lantzeko. Lehenengo hilean irakasle batek gidatuko du tailerra eta gainontzeko hilabeteetan  birritan etorriko da gurera (behean duzue egutegi zehatza). Taldean badaude aditu eta aritu batzuk eta haiekin batera autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen irakaslea, Juan Ramon Muela, ez dagoen egunetan.

Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean?

Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu.

Irailaren 30era arte izena eman dezakezu.

NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea
NOIZ: urriaren 3tik urtarrilaren 30era, astelehenero, 17:30-20:30
PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€
Izena emateko: egizugetxo@gmail.com
**Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.

Egutegia:

2016-2017 egur-taila ikastaroa

2016-2017 egur-taila ikastaroa