Bizikleta-taldeko kideek proposamen irekia daukate urriaren 15eko irteerarako, goiz horretan bertan, eta daudenen artean erabakiko dute beheko hiru ibilbide hauetatik zein egin. Prest zaude erronkari ekiteko?
Talde honetako kideek posta-zerrenda daukate, zeuk ere proposamen eta erabakietan parte hartu gura baduzu, hemen izena heman dezakezu. Eta whatsapp bidez ere kontaktuan egon nahi izanez gero, esan (644 277 155), eta gonbidatuko zaitugu taldera. Euskara eta bizikleta zaletasunak lotzen ditugu talde honetan.
URRIKO IRTEERA
Eguna, ordua eta lekua: urriak 15, larunbata.
Fadurako Parkinean: 9:00
Bizkaia Zubia, Portugaleten: 9:25
Zorrotzako kiroldegian: 9:50
Kilometro-kopurua: 50 / 56 / 70 km joan-etorria, ibilbidearen arabera . Trena (renfe/Feve) bidean.
IBILBIDEAK AUKERAN
1) Pagasarriko maldak (50km, trena Bilbora)
https://www.bikemap.net/es/route/2391022-egizu-pagasarriko-maldak/
2) Sopuerta (70km, trena bidean)
https://www.bikemap.net/es/route/3790452-egizu-sopuerta/
3) Sodupe (56km, trena bidean)
https://www.bikemap.net/en/route/1971706-egizu-getxo-sodupe-56km/
Zailtasuna: Ertainak lehenego biak. Erraza Sodupekoa. Trena bidean dago Kadaguako arroan (Feve Bilbora) eta Muskizetik aurrera (Renfe Bilbora)
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963
OHARRA:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak. Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe. Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.
Leave A Comment