Oraingoan joan gara
guztiok Araba aldera,
goizetik altzatu eta
mendi piskat egitera.
Turismorako ere bai
eduki gendun aukera,
Parranda txikia baita
bertokoekin ganera.
Domekan ezin ahaztu
euskaltzaleen bilera
ta Bianara joan ginan
Nafarroa oinezera.
Asteburua laburra
baina zuekin batera
“earki” pasatu dogu
asteburua topera
Leave A Comment