Familiek zein lagun kuadrillek parte hartu dezakete (Ebats dantza taldekoak)

Familiek zein lagun kuadrillek parte hartu dezakete bazkarietan (Ebats dantza taldekoak)

Getxon aurten laugarrenez parte hartuko dugu “Bizilagunak” proiektuan, kulturarteko bazkari hauetan bi familien (edo lagun kuadrillen) arteko zubia eraikitzen dugu mahaiaren bueltan. Bazkari batean zehar elkar ezagutu, plater tipikoak konpartitu eta estereotipoak zein aurreiritziak ezabatu gura ditugu. Prest zaude esperientzia bizitzeko?

Azaroaren 13an Bizilagunak bazkariak Getxon

Gorde eguna agendan eta izena emateko fitxa bete! Hemen familien formularioa, eta hemen dinamizatzaile izateko formularioa.
644 595 191 (Claudia) / getxobizilagunak@gmail.com / www.getxo.eus/bizilagunak
www.facebook.com/getxokobizilagunak / twitter.com/bizilagunakgetx

2015eko bazkariaren osteko giroa, Algortan

2015eko bazkariaren osteko giroa, Algortan

BIZILAGUNAK

Elkar ezagutzeko bazkariak

Ekimen honekin elkartzeko eta ospatzeko espazioak sortu nahi ditugu getxoztarron artean, udalerrian kulturartekotasuna, aniztasuna eta interakziorako eremuak bilatzen ditugunontzat.

Jakingura duten auzokideentzat zabalik dago, hemen, han eta harago jaio diren getxoztarrentzat, herriaren aniztasuna ospatu, elkar ezagutu eta elkarrekin egon nahi dutenentzat da Bizilagunak. Euskal kulturaz gain Getxon kultur aniztasun handia dugu, eta hauen arteko zubiak eraiki nahi ditugu.

ZER DA BIZILAGUNAK?

Getxoko familiak azaroaren 13an, igandea, bazkari baten bueltan elkartu gura dituen egitasmoa da.

Bazkari horietako bakoitzean hauek parte hartuko dute: bertako jatorria duen familia bat, familia etorkin bat eta
dinamizatzaile bat, denon arteko zubi-lana egingo duena.

2012. urtetik 4.000 lagunetik gora izan dira Euskadin ekimen honetan parte hartu dutenak. Aurten, zeuk ere parte har dezakezu esperientzia aberasgarri honetan.

Bertakoa baldin bazara, edota zeure bikotekide, familia edo lagunekin hemen bizi bazara, eta geure herriko beste familia edo lagun kuadrilla bat ezagutu nahi baduzu bazkari hauetako baten bitartez, animatu.

Nahiago duzun moduan parte har dezakezu: gonbidatzen duen familia, gonbidatua den familia ala dinamizatzaile izanda.

getxo_jaunarena_elosua

BIZILAGUNAK

Una comida para conocernos

El objetivo de la iniciativa es facilitar espacios de encuentro y celebración a todas las y los getxotarras que apuestan por la interculturalidad, la diversidad y la interacción en el municipio.

Para vecinos y vecinas del pueblo con inquietudes y curiosidad, getxotarras que han nacido aquí, allá y acullá, que celebran la diversidad del pueblo y que quieren conocerse, compartir momentos y construir puentes entre personas, puentes entre la cultura vasca y la gran diversidad de culturas que portan las personas que decidieron hacer de Getxo su hogar.

¿QUÉ ES BIZILAGUNAK?

Es una iniciativa que busca reunir a personas y familias getxotarras en torno a una mesa donde celebrar una comida el domingo 13 de noviembre.

Cada reunión incluye a una familia autóctona y una familia de origen extranjero, acompañadas por una persona dinamizadora, que ayuda en la organización de la comida en casa de una de las familias participantes.

Desde 2012 han participado 4.000 personas en el País Vasco, este año tú también puedes participar de esta experiencia.

Si eres de aquí o migraste de otro país, si vives solo o con tu pareja, familia, amigos/as, compañeros/as de piso, etc. y quieres conocer a una familia de tu ciudad en una de estas comidas, no dudes en unirte a esta iniciativa.

Se necesitan tanto personas y familias para el encuentro, como personas voluntarias para dinamizarlos.

getxo_eduardo_garrastatxu