Badatoz bueltan berbalagun taldeak. Udazkenarekin batera talde berriak martxan jarriko ditugu eta nola ez urtero antolatzen dugun aurkezpena ere! Aurten aurkezpena Azebarri kultur elkartean izango da arratsaldeko 19:30ean eta danok gonbidatuta gaude.

22581221869_1d30d44130_z

Oraingoan Berba-kafea eta afari-merienda antolatuko ditugu 10 euroren truke eta horretarako gurekin sukaldean arratsaldea pasako duten boluntarioak bilatzen ari gara. Berbalagunak izan ala ez, su artean gustura ibiltzen bazarete, etorri gurekin.

22785525750_91c2d4d9b0_z

Beraz, afari-meriendara etorri nahi baduzue egizugetxo@gmail.com emailera mezua bidali eta sukaldean lagundu nahi izatekotan 619 935 541 zenbakira deitu ezazue.

Anima zaitezte plan ederra da eta!!!

22973742755_ea86861993_z