Abenduaren 14an ahozkotasunean murgiltzeko hitzaldi-tailerra proposatzera gatoz oraingoan. Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazleak gidatuko du ordu biko saioa; 0-5 urteko umeen guraso, aitita-amama, hezitzaile eta interesa dutentzat egokia. Algortako J. B. Zabala ikastetxean izango da saioa, 17:30-19:30 tartean, eta haurtzaindegi-zerbitzua eskainiko dugu.
Tailerraren HELBURUAK honakoak dira:
– Euskarazko AHOZKO HAUR POESIAREN ONUREN berri ematea: sehaska-kantak, gorputz-atalekin loturikoak, dramatizazio-olerkiak, olerki jostariak…
– AHOZKOTASUNA EUSKARAZ ume txikiekin lantzeko eta jorratzeko ERREMINTAK ETA BALIABIDEAK ezaguaraztea.
– Tradiziotik abiatuta, egungo balore eta bizimoduari loturiko MATERIAL BERRIA sortzeko ideiak abian jartzea.
– Material berri hori TALDEAN SORTZEKO eta PARTEKATZEKO lehen urratsa finkatzea.
– Partaideen artean emozio, estetika eta zentzuen bidezko giroa bultzatzea euskaraz, HITZA bide.
PROGRAMA
IRAKURKETA OZENA
Begiak eta begirada
Ahoa eta ahotsa
Eskuak eta barne irudia
Belarria: hotsak, isiluneak
ZU eta NI, hementxe eta oraintxe
POESIA ezagutzen
Dona-dona, esku-jokoak, dramatizazioak, kantak, haikuak, gaurko poesia
Zentzuen suspertzea
DINAMIKA
Erabat praktikoa
Haur literaturan oinarritua eta ahozko baliabideak lantzeko bideratua
Hariari jarraitu asmoz, gidoi gisa erabiltzeko fotokopiak banatuko dira, baina ekintza izango da nagusi: jokoa, irudimena, umorea, partaidetza, harremana, ilusioa.
Aho bete amets: ahozko haur-poesiaren alde
Yolanda Arrieta idazleak gidatuko du tailer praktiko hau. Haur-literaturan oinarrituta ahozko haur-poesiaren onuren berri izango dugu. Ekintza izango da nagusi: jokoa, irudimena, umorea, partaidetza, harremana, ilusioa. Erremintak eta baliabideak landuko ditugu tradiziotik abiatuta.
Noiz: abenduak 14, asteazkena, 17:30-19:30
Non: Zabala ikastetxeko musika gela, Algorta
Norentzat: 0-5 urteko umeen guraso, hezitzaile eta familiako helduentzat
Izena emateko: doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete, edota telefonoz 644 277 155 (whatsapp)
Haurtzaindegi-zerbitzua: 2 urtetik gorakoentzat, doan (aurretik jakinarazi)
Poesía infantil y oralidad
La escritora Yolanda Arrieta guiará este taller práctico, donde descubriremos los beneficios que tiene la oralidad en la poesía infantil. Lo principal será la acción: juego, imaginación, humor, participación, relación, ilusión. Trabajaremos con herramientas y recursos tradicionales.
Cuándo: 14 de diciembre, miércoles, 17:30-19:30
Dónde: escuela Zabala, Algorta
Para quién: madres, padres, familiares y educadoras euskaldunes
Inscripción: gratis, en este formulario, 644 277 155 (whatsapp)
Guardería: para niñas y niños a partir de 2 años gratis (avisad previamente)
Leave A Comment