Olgetan euskaraz taldeak prest 2017an aritzeko

Olgetan euskaraz taldeak prest 2017an aritzeko

Familia giroan euskaraz jolasteko eta kantatzeko espazioak izaten dira “Olgetan euskaraz” talde txikiak (bospasei familiakoak), urtarrilean oporretatik bueltan hasiko gara martxan, eta Aste Santura arte arituko gara. 2017an gure 7. urtea izango dugu. Familia euskaldunei kantatzeko eta jolasteko baliabideak eskaintzeaz gain, hizkuntza-ohituretan eragiten lagundu nahi diegu. Euskaraz oraindik ez dakiten familiei baliabideak eman nahi dizkiegu euskarara hurbil daitezen, motibazioa piztu, alegia. Horretarako, bi motatako taldeak izango ditugu, iaz bezala, guraso edota heldu euskaldunak dituzten taldeak eta guraso erdaldunek ere parte hartzekoak.

Datozen taldeak Gobela ikastolan, Romoko ikastetxean, San Nikolas ikastolan, Zabala ikastetxean eta Zubileta ikastetxean izango dira. Ondoko egutegia osatu dugu:

Euskarazko taldeak


Gobela
ko gimnasioan asteazkenetan 17:00-18:00
Romo
ko Haur Hezkuntzako gelan astearteetan 17:15-18:15
San Nikolas
eko gimnasioan astearteetan 17:30-18:30 eta 18:30-19:30
Zabala
ko gimnasioan ostegunetan 18:15-19:15

Talde mistoak (gurasoek ez dute zertan euskaraz berba egin)


Gobelako gimnasioan astearteetan 17:00-18:00
Romo
ko Haur Hezkuntzako gelan astearteetan 18:15-19:15
Zabala
ko gimnasioan ostegunetan 17:15-18:15
Zubileta ostegun
etan 17:00-18:00

Urtarrilaren 5era arte izena emateko epea zabalik egongo da, animatu, lagunekin komentatu eta deitu edo idatzi: 644 277 155 (Rozio) sendi@egizu.eus. Zalantzarik edota ekarpenik baduzu, zabalik gaude!

Olgetan euskaraz

Olgetan euskaraz

Zer dira “Olgetan euskaraz” taldeak? Euskaraz jolastu eta kantatzeko guneak
Norentzat da? 2-5 urteko umeentzat, guraso eta familiako kideekin batera
Noiz? Urtarrilaren 10etik apirilaren 7ra, astean behin, ordubetez.
Non? Getxoko ikastetxe bateko gelan edo gimnasioan
Nola? Talde txikietan, 5-6 guraso (euskaldunak), umeak eta dinamizatzailea
Helburuak: jolastea, gozatuz ikastea eta helduon arteko harremanak ere euskaraz izatea
Eman izena 644 277 155 | beheko formularioan | sendi@egizu.eus
Informazio gehiago: www.egizu.eus/sendi/olgetan-euskaraz

Getxoberrin 2014ko berria: http://www.egizu.eus/2014/01/olgetan-euskaraz-ekimena-getxoberrin/

Berriako Mantangorri gehigarrian berria: http://www.egizu.eus/2014/02/olgetan-euskaraz-mantangorri-astekarian/

Olgetan euskaraz, grupos para disfrutar en euskera y en familia mientras aprendemos juegos y canciones. Abiertos a madres, padres y demás miembros de la familia que quieran aprender canciones y juegos para compartir con nuestras hijas e hijos de entre 2 y 5 años. No es necesario saber hablar en euskera para participar.

Grupos mixtos (no es necesario saber hablar en euskera para participar)


Gimnasio de Gobela martes 17:00-18:00
Aula de infantil de Romo martes 18:15-19:15
Gimnasio de Zabala jueves 17:15-18:15
Zubileta jueves 17:00-18:00

Grupos en euskera


Gimnasio de Gobela miércoles 17:00-18:00
Aula de infantil de Romo martes 17:15-18:15
Gimnasio de San Nikolas martes 17:30-18:30 eta 18:30-19:30
Gimnasio de Zabala jueves 18:15-19:15

¿Qué es “Olgetan euskaraz”? Grupos para jugar y cantar en familia y en euskera
¿Para quién es? Para niñas y niños de 2 a 5 años, madres, padres y miembros de la familia
¿Cuándo? Desde al 10 de enero al 7 de abril, una vez a la semana, durante una hora
¿Dónde? En el gimnasio o aula de un centro de Getxo
¿Cómo? En grupos pequeños de 5-6 madres y padres, niñas y niños y una dinamizadora
Objetivos: jugar, disfrutar y aprender canciones y juegos en euskera (no es necesario saber euskera)
Apúntate 644 277 155 | en el formulario de arriba | sendi@egizu.eus
Más información www.egizu.eus/sendi/olgetan-euskaraz

Argazkia: “Hand Games” Barnaby Wasson CC BY-NC-SA 2.0