San Juan Momoitioko nekropolia

San Juan Momoitioko nekropolia

Gure herriko historia eta kultura hobeto ezagutzeko leku jakin batzuetara antolatzen ditugu irteerak “Getxoko etorkinen plataforma” federazioko lagunekin batera, urtero urtero. Asteburu honetan Durangaldearen txanda izan da, San Juan Momoitioko baselizan eta nekropolian izan gara lehenik, ArgiƱetakoan geroago eta gure ibilbidea Elorrioko hiribilduan amaitu genuen. Lehengo antolakuntza moldeak (kofradiak) eta bizimoduaz berba egin genuen, lana, elikadura, arkitektura, maiorazgoa, artoa sartu zeneko gorakada ekonomian, hiribilduak sortu eta garatzeko prozesuaz, besteak beste. Baina galdera gehien sortu zitzaizkigun heriotzaren aurreko errito eta tradizioen inguruan.

Arginetako sarkofagoak

Arginetako sarkofagoak

Eskerrik asko, Dona Gil eta Armando Llamosas gure hizlariei, eta baita animatu zineten guztioi, aukera ederra izan genuen hau dena partekatzeko. Hurrengo irteera prestatzeko gogotsu gaude, bai horixe!

Esteka honetan argazki gehiago izango dituzue: https://www.flickr.com/photos/egizu/albums/72157675863704563

Elorrioko elizan, familia argazkia

Elorrioko elizan, familia argazkia