Ustruku-taldea jaiotzear...

Ustruku-taldea jaiotzear…

Uribe Kostako euskaran topa dugu berba eder hau, ustrukua, ortzadarra esan gura duena. Eta izen horixe ipiniko diogu gure talde berri honi. Getxon, SENDI Proiektuaren barruan, helduak eta umeak hasiko gara lotzen, hilean behin, ipuinak, aho-korapiloak, poesiak, kondairak eta tradiziotik datozen kantak konpartitzeko. Kontularien kluba baino gehiago ahozkotasun tradizioa zaindu eta konpartitzeko taldea izango da Ustruku, eta denok zaudete gonbidatuta: ama, amama, aita, aitita, gazte, ume, eman eta jasotzera, hizkuntza bizitzera.

– Elkartzeko datak eta lekua: urtarriletik apirilera, hileko azken barikuan (Urt27, Ots24, Mar24, Api28) 18:00etatik 19:00etara, Villamonteko kultur etxean.

– Taldearen helburua: elkartzea eta ahozkotasunarekiko zaletasuna konpartitzea umeekin batera eta talde txikian. Poesia, ipuinak eta ahozkotasunarekin lotutako testuak lantzea, eta finean gozatzea.

– Funtzionamendua: heldu bakoitzak saiora ipuin, poema, aho-korapilo… ekartzeko konpromisoa hartzen du, eta denon artean osatuko dugu ordubeteko saioa.

Izena eman edota ekarpenik egin gura baduzu: 644 277 155 / sendi@egizu.eus

Grupo Ustruku

Para madres, padres y adultos, con o sin menores, crearemos un pequeño grupo para compartir cuentos, poemas, canciones, leyendas en euskera, queremos hacerle un sitio a la oralidad en nuestro día a día. Una vez al mes en el aula de cultura de Villamonte, Algorta. La próxima cita es este viernes 27 de enero a las 18:00.