Egur-taila tailerreran izena emateko aukera

Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2016an ere tailerrean lanean aritu ginen eta urtarrilean bukatu behar zen… baina luzatzea erabaki dugu! Hilean behin irakasle batek gidatuko du tailerra baina gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean.

Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu.

Otsailaren 5era arte izena eman dezakezu.

NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea
NOIZ: otsailaren 6tik maiatzaren 29ra, astelehenero, 17:30-20:30
PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€
Izena emateko: egizugetxo@gmail.com
**Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.

Beheko egutegian zehaztuta duzue noiz etorriko den irakaslea tailerra gidatzera eta beharrezko azalpenak ematera.

2017ko otsailetik maiatzera