Euskaraz bizitzeko asteburu beroa izaten da elurretara antolatzen duguna. Iraupen-eskia praktikatzeko aukera zabaltzen dugu 5 urtetatik aurrerakoentzat, eta eskiatu gura ez dutenentzat erraketekin ibiltzeko plana ere badago. Martxoko bigarren asteburuan joango gara aurten, martxoaren 10ean irten (barikua, 19:00, Fadurako markesina) eta martxoaren 12an buelta (domeka, 21:00). Lekuak gordetzeko guri idatzi edo deitu: 644 277 155 / egizugetxo@gmail.com.
Asteburu-pasa honek helburu nagusi bi ditu: euskaraz lagun artean zein familia giroan bizi eta gozatzea eta horren ohikoa ez den iraupen-eskia egiten ikastea begirale euskaldunekin (urtero joaten zaretenontzat kirol horretan sakontzea). Egonaldia Jakan izango da, Oroel hotelean, eta pistak Somport estaziokoak izango dira.
Noiz: martxoaren 10etik 12ra. Ostiralean 19:00etan irtengo gara Algortatik, Fadurako aparkalekuko autobus geltokitik.
Igandean 21:00ak aldera Algortan izango gara.
Prezioak (iazko berak izango dira):
140 € / Berbalagun, Egizuko taldeetako eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 110 €
Ama edota aitarekin doan lehen umeak 105€ (%25eko deskontua) / 82,50€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Ama edota aitarekin doan bigarren umeak 70€ / 55€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Ama edota aitarekin doan hirugarren umeak 0€
Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Lau izarreko Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, 2 egunen forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.
Behar ditugun datuak: izena eta bi abizenak, kontakturako telefonoa, posta elektronikoa, umeen kasuan adina, NA zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.
Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue: 644 277 155 eta egizugetxo@gmail.com
Ingresoa egiteko: ES20 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini.
2016ko argazkiak hemen dituzue: https://www.flickr.com/photos/egizu/albums/72157665360552802
eta 2015ekoak hemen: https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157651264603405/
[…] da (komunikatu ahal izatea). Euren ama edota aitarekin doazen umeentzat prezio bereziak, kontsultatu esteka honetan. Noiz: martxoak 10, 11 eta 12, ostiraletik igandera Non: Somporteko eski-estazioan. Oroel hotelean […]