Bizikleta-irteera Enkarterrira

Urte hasierako ohiko bazkaria apur bat atzeratu behar izan genuen eta zapatuan, otsailaren 4an, egingo dugu. Uribe Kostatik bizikleta ibilbidetxoa egin ostean  Azebarri Kultur Elkartean bazkalduko dugu.

Heldu aurreko egunetan, eguraldiaren arabera, konfirmatuko dugu dugu hiztordua, adi egon posta-zerrendako mezuei zein whatsappei (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 644 277 155 zenbakira idatziguzu).

Eguna, ordua eta lekua:otsailak 4, larunbata.
Bizkaia Zubia Portun: 9:00
Fadurako parkinean: 9:25
Ibilbidea: Getxo-Berango-Urduliz-Sopela-Getxo (31 km) (https://www.bikemap.net/es/route/801027-egizu-uribe-menditik-itsaslabarrera/)
Zailtasuna: ertaina.
Kontuan hartu: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963

Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.
Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.
Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.