Etxalarko Mokorreko-Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako eta euskaltzaleentzako asteburu pasa berria antolatu dute. Martxoaren 17tik 19ra izango da, eta egitarau betea dute prest:
Martxoak 17, ostirala:
- 18:30 Herriko plazan elkartu
- 19:30 Elkar ezagutu (Clown dinamikaren bidez)
- 21:00 Afaria. Tximinia ondoan kontu kontari
Martxoak 18, larunbata:
- 08:00 “Qi Gong” (goiz esnatzen direnentzat)
- 09:00 Gosaria
- 10:00 Biodantza saioa / Clown hastapenak
- 14:00 Bazkaria
- 16:00 Bagoleko bordara ibilalditxoa eta hizketaldia
- 18:00 Mugimendua, dantza, Qi Gong / Masaje tailerra
- 21:00 Afaria
Martxoak 19, igandea:
- 08:00 “Qi Gong” (goiz esnatzen direnentzat)
- 09:00 Gosaria
- 10:00 Ibilaldia basotik errekaraino / Biodantza / Clown sakontzen
- 14:00 Bazkaria
- 16:00 Etxalar ezagutu eta “karmen” pastoralaren entsaioa ikusi
- 18:00 Agurra
Gainera, Jakoba Errekondorekin solasaldia egongo da.
Asteburu pasaren prezioa 130€ da, loa, otorduak eta tailerrak barne.
Eraman beharrekoak:
- Arropa erosoa
- Etxeko zapatilak
- Sudut gorria eta arropa bereziren bat, Clown saioetarako
- Ez da lo zakurik eraman behar
- Eta, batez ere, ondo pasatzeko eta euskaraz gozatzeko gogoa!
Izena emateko: etxalarkobarnetegia@gmail.com / 618.303.582
Utzi iruzkina