Aurrera doa Errigoraren #Uztaberria kanpaina, egun hauetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatu ahal ditugu Lauaxeta euskaltegian, San Nikolas ikastolan zein Errigoraren webgunean. Apirilaren 1ean olioa jaso eta ordaindu egingo dugu, eta ekainaren 1ean helduko da kontserbak jaso eta ordaintzeko unea. Euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, #ESKUTIKeskura.
Aurten ahalegin berezia egin da bertako ekoizleekin eta produktu guztiak ekologikoan eskatzeko aukera izango dugu. Ez galdu aukera eta egin zure eskaera. Internet bidezko formulario honetan zein paperean Getxoko Lauaxeta euskaltegian (Iparbide Kalea, 6, 48991 Algorta, 944 30 47 34).
Leave A Comment