Goizeko 9,15tan Faduratik irten giñen eguraldi kili kolo batekin, euririk ez baia nahiko goibel. Durangoko Orozketa auzotik Ainhoaren furgonetan igo ginen Landa-ederrera( piknik batentzako leku aproposa). Igotzen zenbiltzan bi gizonezkoei galdetuta igoera lasaiago batetik ekin genion..mugarrikolandako iturrian freskatu eta Aramotz mendilerrorantz hartu gendun. Malda eleganteari aurre eginez Leungana(1009m) eta Artatxagan (9m) gailurrak jo genituen. Esfortzuari opari gisa ostarteak atera ziren eta pasaiaz goxatzeko aukera izan gendun.
Eskerrik asko kronikagatik!
Talde argazkirik ez? Snif.