Martxoaren 29 eta 31an, Getxon, 20.KORRIKAren harira egindako dokumentala ikusteko aukera izango dugu. 29an goizez Algortako Kultur Etxean (10:00) eta arratsaldez Algortako Aldai Patronatoan (18:00) eta Erromoko Nagusien Etxean (19:30). 31an berriz, Erromoko Kultur Etxean (11:30).

Hemen dokumentalaren inguruko laburpentxo txiki bat:

20.KORRIKArako AEK-k eta HIRU DAMATXO IDEIA FAKTORIAK ekoitzitako dokumentalak azaltzen du Euskal Herrian, hainbat modu daudela euskara eta hizkuntzak bizitzeko, pertsona bakoitzeko bat, BatZUK: zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. Lan honetan, horietako lau ezagutuko ditugu; lau herritarren bizitzetan sartuko gara, nor bere testuinguruan dagoela.

Anima zaitezte eta etorri gurekin 20.KORRIKAren dokumentala ikustera!