Patxi Zubizarretagaz solasean

Atzo, martxoaren 30ean, 19:30ean bildu ginen Algortako Villamonte Kultur Etxean gure hileroko Irakurzaleen Txokoan.

15 lagun Arabiar munduaz, alegiez, ipuinez… berbetan ibili ginen luze eta gustura. Solasaldi bukaeran Patxik bere azken liburuaren ale bat oparitu zigun  “Beroki gorria”; gerratik ihesi Santurtziko portutik itsasontzian Ingalaterrara joan ziren umeen kontakizuna.

Eskerrik asko Patxi gurera etorri izanagatik atzoko solasaldia ederra izan zen! Eta eskerrik asko gurera hurbildu zineten guztiei!

Atzoko solasaldiko argazkiak:
UKITX: Patxi Zubizarreta

Hurrengo hitzordua:

  • Julen Gabiria (itzultzailea) “Beruna patrikan” apirilak 27, osteguna, 19:30ean, Getxoko Liburu Azokan (Algortako Telletxe plazako karpan).