20.Korrika gero eta gertuago dugu, atzo Otxandion hasi eta Euskal Herri osoa zeharkatuko du hurrengo egunotan.

Getxora apirilaren 6an, eguena, helduko da goizaldeko 2:05ak aldera. Beraz, eguaztenetik eguenerako gauean 2:00ak baino lehen ez loak hartu!  Berbalagunok  eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko euskaltzaleok kilometroa erosten dugu denon artean. Aurten gure kilometroa Fadura Kiroldegian hasiko da eta Joserra Barcenak eta Mikel Amezkuak eroango dute lekukoa gure izenean.

Eskerrik asko kilometroa erosten lagundu diguzuen guztioi eta baita korrikari zuen ekarpena egin diezuen guztiei.

Giroa berotzen joateko Algorta eta Areeta-Erromoko korrika batzordeek plan ederrak antolatu dituzte apirilaren 5erako inor lokartu ez dadin:

      

Animatu eta erdu geugaz korrikara 🙂