Martxoan eta apirilean Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoan parte hartu zutenen artean 30€-ko erosketa-txekea zozketatu dugu Romoko GobelAurre, Areetako Bolibar-Elordui edo Algortako Elkar liburu-dendetan gastatzeko. Irabazlea Telmo Fisher izan da, Zorionak, Telmo! Erosketa-txekea Villamonte liburutegian jaso ahal izango duzu.
Maiatzeko parte hartzaileen artean beste 30€ko erosketa txeke bat zozketatuko dugu!! Irabazlea izan gura duzu?
Ba… 3 pauso besterik ez dituzu eman behar:
- Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Getxoko udal liburutegietara joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
- Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, Elkar, Bolibar-Elordui edo GobelAurre liburu dendetan erabiltzeko.
- Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein libururen prezioaren %35 ordaintzeko aukera emango digu eta maiatzeko 30€ko erosketa txekearen zozketan parte hartuko duzu zuzenean, aukerarik ez galdu!
Gogoratu eskuratutako opari txekea zein deskontu txekeak ekainaren 11ra arte erabili ahalko dituzuela Romoko GobelAurre, Areetako Bolibar-Elordui edo Algortako Elkar liburu-dendetan.
Leave A Comment