Aingeru Epaltza: Rock & Roll

Ikasturteko Irakurzaleen Txokoko azken saioa izango dugu ekainaren 22an. Aingeru Epaltza gurean izango da “Rock & Roll” liburuaz berbetan.

Atsoen gorpu desagertuak, kazetari mozkorti samar baten ikerketak, hatz mutilatuak, udan erredakzioan dabiltzan bekarioak, hilketak eta hilketa saioak, eta abarretan murgilduko gara liburua irakurtzean.

Beraz, ikasturte bukaeran Uribe Kostako Irakurzaleen TXokoan hitzordua dugu: ekainaren 22an, eguena, 19:30ean, Algortako Villamonte Kultur Etxean.

Aingeru Epaltza gurean izango da “Rock & Roll” liburuaz berbetan.

Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu!

Kritikak:

Armiarma / Gara

*Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoko hurrengo saioa urrian izango da, proposamenik izanez geri idatzi mezua: egizugetxo@gmail.com helbidera 🙂