Irakurri, Gozatu eta Oparitu

Maiatzean Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoan parte hartu zutenen artean 30€-ko erosketa-txekea zozketatu dugu Romoko GobelAurre, Areetako Bolibar-Elordui edo Algortako Elkar liburu-dendetan gastatzeko. Irabazlea Alma Bru Sierra izan da, Zorionak, Alma! Erosketa-txekea Gobelako Haur liburutegian jaso ahal izango duzu.

Gogoratu egitasmoan parte hartu izanagatik eskuratutako deskontu- zein erosketa-txekeak ekainaren 11ra arte erabili ahal izango dituzuela Romoko GobelAurre, Areetako Bolibar-Elordui edo Algortako Elkar liburu-dendetan.

Eskerrik asko egitasmoan parte hartu duzuen guztiei!