Bizikleta-taldeko kideak Soduperantza egindako irteeran

Ikasturtea martxan eta gure bizikleta-taldeko lagunek ondoko proposamena daukate, urriaren 7an, zapatu honetan, Sodupera bizikleta-irteera egingo dute. Eguraldia lagun izango omen da!

Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 644 277 155 zenbakira idatziguzu) jaso gura baduzu, guri esan (644 277 155).

Eguna, ordua eta lekua: urriak 7, larunbata.
Fadurako Parkina, Getxon: 9:00
Bizkaia Zubia, Portugaleten: 9:25
Zorrotzako Kiroldegia, Bilbon: 9:50
Ibilbidea: 56 km joan-etorria, trena bidean http://mugibili.euskadi.eus/mugibili/view.do?id=11232
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 644 277 155

Oharra:


Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.
Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.
Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.