Euskaraz etxean berba egiten duten familientzako plana dakarkizuegu oraingoan, ikazkinen bidean Aralarko Lizarrusti parkera joango gara abenduaren 16 eta 17an, natura, mendia, mitologia eta lehengo ohiturak (txondorra piztuta ikusi) bizitzeko bidea egingo dugu.
MENDI-ASTEBURUA FAMILIAN EUSKARAZ
Abenduaren 16an, zapatuan
Goizean irten Getxotik eta Lizarrustiko Parkera joan, goizean ikazkinarekin egon, bisita eta txondor-tailerra egin.
Arratsaldean badago aukera Barandiaran museoan mitologiari buruzko tailerra egiteko.
Abenduaren 17an, domekan
Aterpetxetik bertatik irteten da ibilbidea Lareoko urtegira, ume txikiekin ere egiteko modukoa (3, 4 urtekoak). Ume koxkorragoekin ibilbide luzeagoa egin dezakegu.
Aterpetxea, hauek dira prezioak: lo zakua eramanez gero 16 €, gosaria 5€ eta afaria 14€ (35 € bakoitzeko, ume zein heldu)
Noiz: abenduak 16 & 17
Non: Aralarko Lizarrusti parkean, Ataun
Norentzat: etxeko hizkuntza euskara duten familientzat
Izena eman: 644 277 155 / sendi@egizu.eus
Prezioa: 35€ bakoitzeko (lo zakua eraman behar da)
SENDI Proiektuak sustatzen du ekimen hau.
FIN DE SEMANA AL MONTE EN FAMILIA EN EUSKERA
Salida al monte de fin de semana para familias que usan el euskera en casa. Iremos al parque de Lizarrusti (Aralar) el 16 y 17 de diciembre, visitaremos una carbonera en marcha y andaremos por el monte.
Cuándo: 16 y 17 de diciembre
Dónde: parque de Lizarrusti, Aralar
Para quién: familias cuyo idioma de uso en casa sea el euskera
Inscripción: 644 277 155 / sendi@egizu.eus
Precio: 35€ por persona (albergue + media pensión, se debe llevar saco de dormir)
El Proyecto SENDI impulsa esta actividad.
Leave A Comment