Atzoko solasaldia bertan behera lotu zen, Uxue gaixorik zegoen eta ezin izan zuen gurera etorri baina solasaldia atzeratzeko aukera izan dugu.

Beraz, ikasturteko Irakurzaleen Txokoko lehen saioa izango dugu azaroaren 23an. Uxue Alberdi gurean izango da “Jenisjoplin” bere azken liburuaz berbetan.

Solasaldia hasi aurretik, 19:00etan lagun talde bat elkartuko gara liburuaren inguruan berba egiteko eta 19:30ean Uxue etorriko zaigu aurkezpen txikia egiteko eta sortu zaizkigun galderei erantzuteko.

Beraz, azaroaren 23an, osteguna, elkartuko gara Algortako Aldai Patronatuan; 19:00etan edo 19:30ean etortzea zuen aukera da.

Hurrengo saioak:

  • Azaroaren 30ean, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Kepa Altonaga Patagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan.
  • Abenduaren 14an, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Arantxa Urretabizkaia Bidean ikasia.

Kritikak:

Armiarma / Berria

Armiarma / Deia

Armiarma / Gara