Aurreko ostegunean Berbalagunon ikasturte hasierako afaria egin genuen. Behean dituzue Joserrak egindako kronika eta argazki ederrak!

“Atzo, urtero lez, berbalagunak alkartu ginan urte hasiera emateko, aurten Azebarri txokoan.

Arratsaldeko zazpiak eta erdietan mahai jolasei ekinez hasi ziran taldeko hamar bat lagun, eta beste hogeita hamarren bat han egon ginan berbetan.

Aurten, betiko lagunez gain talde gazte eder bat egoan, giro on eta alaia, guztiok euskeraz berba egiten.

Afaria gosegarri eta jangarri izan zan, ardoa eta garagardoa lagungarri, lekua gozagarri eta giro atsegina eta maitegarri ere.

Afaldu ostean, abesti ezagunak kantau genduazan, kontu eta txistetan ere aritu ginan, baina kantutegi eskura ez eukitea nabaritu genduan.

Eider, Garazi eta Roziok lan handia egin eben, baita sukaldariek be, txalo bero bat eurentzat.

Euskaldun berriontzat aukera ona izan zan euskaldun jendea ezagutzeko eta euskeraz berba egiteko.

Hala bada, konturatu gabe orduak joan eta etxera bueltau behar, poz-pozik baina, eta eginberra bete-betea zalantza barik.”

2017-2018 Berbalagunon afaria

Kronikarekin batera ekarpenak ere jaso ditugu, hurrengo afarirako kontuan izango ditugunak!

Eskerrik asko egindako lanagatik, Joserra 🙂