Arantxa Urretabizkaia Irakurzaleen Txokoan

2017a agurtzeko abenduaren 14an Arantxa Urretabizkaia gonbidatuko dugu Uribe Kostako Irakurzaleen Txokora.

Abenduaren 14an Arantxa Urretabizkaia gurean izango dugu Bidean ikasia liburuaz berba egiteko.

Solasaldia hasi aurretik, 19:00etan lagun talde bat elkartuko gara liburuaren inguruan berba egiteko eta 19:30ean Arantxa etorriko zaigu aurkezpen txikia egiteko eta sortu zaizkigun galderei erantzuteko.

Beraz, abenduaren 14an, osteguna, elkartuko gara Algortako Villamonte Kultur Etxean; 19:00etan edo 19:30ean etortzea zuen aukera da.

Hurrengo saioak:

  • Urtarrilaren 25ean, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Asisko Urmeneta Eusklabo alaiak
  • Otsailaren 22an, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Aitziber Etxeberria Nomada

Kritikak:

Armiarma / Berria

Armiarma / El correo

Armiarma / Argia

Armiarma / Deia