Asisko Urmeneta “Eusklabo alaiak”

2018ko Irakurzaleen Txokoko lehenengo saioa urtarrilaren 25ean izango dugu. Asisko Urmeneta gonbidatuko dugu Uribe Kostako Irakurzaleen Txokora “Eusklabo alaiak” bere azken komikiaz berba egiteko.

Solasaldia hasi aurretik, 19:00etan lagun talde bat elkartuko gara komikiaren inguruan berba egiteko eta 19:30ean Asisko etorriko zaigu aurkezpen txikia egiteko eta sortu zaizkigun galderei erantzuteko.

Beraz, urtarrilaren 25ean, osteguna, elkartuko gara Algortako Villamonte Kultur Etxean; 19:00etan edo 19:30ean etortzea zuen aukera da.

Hurrengo saioak:

  • Otsailaren 7an, 10:00etan, Villamonte Kultur Etxean: Lutxo Egia Maraton: Athleticen historia ezberdin bat
  • Otsailaren 15ean, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Aitziber Etxeberria Nomada
  • Martxoaren 22an, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Xabier Olarra Estilo ariketak

Bilbohiria